Jon Etxaniz: "Ederra da Urdaibai moduko talde batean egotea"

Erredakzioa 2023ko ira. 11a, 16:40

Etxaniz, ezkerretik bigarrena, atzo, taldearekin garaipena ospatzen. (Onintza Lete Arrieta)

Kontxako Bandera irabazi zuen atzo Jon Etxaniz azpeitiarrak, Urdaibaiko traineruarekin. Bermeoko taldeak nagusitasunez irabazi zuen Kontxako Bandera, bere historiako zazpigarrena. 

Hitzordu garrantzitsua izan zuten atzo Donostiako uretan arraunlariek: Kontxako Bandera. Jon Etxaniz azpeitiarrak astindu zuen hura, Urdaibaiko traineruarekin. Izan ere, nagusitasunez irabazi zuen Urdaibak Kontxako Bandera, bere historiako zazpigarrena.

Urdaibaik lehenengo txandan aritu zen Zierbenarekin izan zuen lehia estuena atzokoan. Zazpi segundoko aldea atera zion lehenengo estropadan, eta atzokoan Zierbenaren lehen lehen luzea Bermeokoena baino hobea izan bazen ere, amaieran hiru segundoko aldeaz irabazi zuen Bou Bizkaiak. Hori horrela, azkenean, 11 segundoko aldea atera zion sailkapen orokorrean.

Estropada amaitu berritan, zera esan zuen Etxanizek: "Ondo atera gara, eta hasieratik tarte pixka bat atera dugu, eta sufrituta, baina ez diegu besteei gerturatzen utzi, eta ondo". Etxanizek azaldu zuen, bestalde, Zierbenaren erreferentziarik gabe ateratzeak beraien lana egiten lagundu ziela. "Ederra" da horrelako talde batean egotea Etxanizentzat; bigarren Kontxa izan zuen atzokoa azpeitiarrak, 2021ean Santurtzirekin irabazitakoa baita. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide