'Ruby, aventuras de una kraken adolescente' eta 'Pequeñas casualidades' filmak botako dituzte asteburuan

Aitziber Arzallus 2023ko ira. 13a, 09:00

'Pequeñas coincidencias' filma.

Haurrentzako Ruby, aventuras de una kraken adolescente filma igandean 16:30ean emango dute, eta Pequeñas casualidades filma, igandean 19:30ean eta astelehenean 21:00etan. Hiru emanaldietarako sarrerak dagoeneko eskuragai daude Kulturaz.eus webgunean.

Udako etenaldiaren ostean, asteburuan ekingo diote Soreasuko zinema emanaldiei. Bi film botako dituzte oraingoan: igandean, 16:30ean, haurrentzako Ruby, aventuras de una kraken adolescente filma; eta igandean, 19:30ean, eta astelehenean, 21:00etan, helduentzako Pequeñas casualidades filma, hain zuzen. Hiru emanaldietarako sarrerak dagoeneko eskuragai daude Kulturaz kooperatibaren webgunean.

Ruby, aventuras de una kraken adolescente animaziozko lanak Ruby Gillman 16 urteko gaztetxoaren abenturak ditu ardatz, eta honela dio sinopsiak: "Ruby Gillmanek Oceanside High institutuko ikaskideekin bat egin nahi du. Matematikarekin laguntzen dio bere lagun bati, baina berak fraktalekin duen trebetasunagatik bakarrik miresten du. Ezin da hondartzan neska eta mutil herrikoiekin elkartu, gehiegizko babesa duen amak erabat debekatuta duelako uretan sartzea. Baina azkenean bere amaren debeku nagusia hausten denean, Ruby ohartzen da Kraken errege gerlari handietatik jaisten dela eta bere amona zorrotzaren tronua heredatzeko prest dela, Zazpi Itsasoetako Erregina Gerlaria".

Pequeñas casualidades Olivier Treiner zuzendari frantziarraren filma, berriz, 2052. urteko Parisen dago girotuta, eta Julia izeneko emakume bat du protagonista. Honela du sinopsiak: "Juliak, 80 urte, bizitza betea izan zuen. Urtebetetze egunean, gogoeta egiten du bide desberdinetatik eraman ahal izan zuten erabaki eta inguruabarrei buruz. 17 urte zituenetik gaur egun arte, bere bizitza une txiki baina kritikoz beteta egon zen. Bakoitza inflexio puntu bat izan zen, eta ondorio dramatikoak izan zituen. Zer gertatuko zatekeen pasaportea ahaztu izan balitzaio, dendan beste linea bat aukeratu, oraingoan scooterra gidatu...? Kointzidentzien eta istripuen segida al da zure bizitza, ala jada trazatutako bidea?".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide