Datorren ikasturterako matrikula egiteko epea zabalduko du Itsasi euskal kultur taldeak

Unax LarraƱaga 2023ko ira. 12a, 12:20

Irailaren 19an, 20an eta 21ean eman ahalko da izena, Itsasi taldearen lokalera bertaratuta.

Ikasturtea hastearekin batera, Itsasi euskal kultur taldeak ere hurrengo astean zabalduko du matrikulazio epea. Irailaren 19an, 20an eta 21ean eman ahalko da izena, Itsasi taldeak Urola kaleko 6. zenbakian duen lokalean, 17:30etik 19:00etara bitartean. 2015 edo urte hori baino lehenago jaiotako guztiek eman ahalko dute izena.

Harremanetan jarri nahi dutenek, itsasidantzaeskola@gmail.com helbide elektronikoa dute eskura.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide