Eduki babestua

"Agur esateko unea iritsi zaigu"

Erredakzioa 2023ko ira. 13a, 19:00

Stock Azokaren amaierarekin, datorren larunbatean, irailak 16, azken 56 urteetan Azpeitiko Errebalean egon den Nerea Eskulanak dendak bere ateak itxiko ditu, eta ondorengo mezua helarazi nahi diete, modu batean edo bestean, 1967 urtean hasitako ibilbide luze bezain oparo horren parte izan diren guztiei.

Stock Azokaren amaierarekin, datorren larunbatean, irailak 16, azken 56 urteetan Azpeitiko Errebalean egon den Nerea Eskulanak dendak bere ateak itxiko ditu, eta mezu berezia dute ibilbide luze horretan bidelagun izan dituztenentzat:

"56 urteren ondoren gure lantokia baino askoz gehiago izan denari agur esateko unea iritsi zaigu. Gure familiaren etxea, bilgunea, izan den honi agur esatekoa. Lau belaunaldi elkartzeko pribilegioa eman digun txokoari agur esatekoa.

Agur esatekoa gure bezero nahiz hornitzaileei. Bezero izatetik lagun bihurtu zareten guztioi agur esatekoa. Urte guzti hauetan zehar gure bidelagun izan zareten Errebaleko 'lankideak' gogoratzekoa -zuetako asko dagoeneko beste bide batzuk hartuta baitzaudete- eta gelditzen zaretenok agurtzekoa.

Baina agur esateaz gain, eskerrak emateko unea da. Eskerrak eman nahi dizkizuegu urte hauetan bizi izan dugun guztiagatik. Sentitu izan dugun maitasunagatik. Eskerrak eman eskaini diguzuen konfiantzagatik. Konpartitu ditugun uneengatik nahiz bizipenengatik, eskerrak eman.

'Nereanekuek' etapa berri bati ekingo diogu eta txoko honetan aurkituko ez bagaituzue ere ziur gaude beste toki batzuetan elkartuko garela! Azpeitiko denda txikietan, adibidez".

ESKERRIK ASKO!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide