Zabalik da gaztetxoen antzerki tailerreko talde berrirako izen ematea

Aitziber Arzallus 2023ko ira. 15a, 09:00

8 urtetik 16 urtera arteko gaztetxoek parte har dezakete tailer horretan, urtean 130 euro ordainduta. Interesa dutenek Dinamoa.eus webgunean eman dezakete izena, asteartera bitartean.

Azken urteotan gaztetxoen antzerki tailerrak izan duen arrakasta ikusita, hasi berri den ikasturterako beste talde bat abian jartzea erabaki du Kulturaz kooperatibak. Tailer horretan parte hartzeko interesa dutenek, gaurtik asteartera bitartean izango dute izena emateko aukera, Dinamoa.eus webgunean. Taldeak mugatuak izango direnez, dauden lekuak baino jende gehiagok emango balu izena, aukeraketa zozketa bidez egingo dute izena emandakoen artean.

Gaztetxeon antzerki tailerreko talde berria 8 urtetik 16 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduta dago. Tailerra astean behin izango da, astelehen, astearte edo asteazkenetan, Dinamoa sormen gunean; eta urteko osoko kuota 130 euroko izango da.

Bestalde, oraindik irekita dago helduen Antzerki Sormen Laborategian izena emateko aukera, Dinamoa.eus webgunean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide