Trikiti doinuekin agurtu dute Imanol Arregi 'Iturbide' pandero jotzailea

Urtzi Oteiza eta Nerea Uranga 2023ko ira. 14a, 20:43

Gaur izan da Loiolako pandero jotzailearen hileta elizkizuna Azpeitiko Soreasuko Sebastian Donearen Parrokian. Dozenaka trikitilari bildu dira Iturbide agurtzera.

Atzo zendu zen Imanol Arregi Iturbide pandero jotzailea, 87 urterekin.  Gaur egin diote azken agurra, 19:00etan Azpeitiko Soreasuko Sebastian Donearen Parrokian egindako hileta elizkizunarekin.

Mundua panderoak eman ziola aitortzen zuen, eta trikitizalea, dantzazalea eta festazalea zela. Trikiti doinuekin agurtu dute gaur  Loiolako Iturbide baserriko pandero jotzaile handia. Heldu eta gazte, dozenaka trikitilari elkartu dira gaur hura agurtzeko; elizaren barruan pieza bat jo dute, eta beste bat elizkizuna bukatu denean, parrokiaren atarian. Ondoren, txalo artean agurtu dute Iturbide agurrean elkartutako  trikitizaleek eta herritarrek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide