Senzala Capoeira elkarteak ikasturte berriko saioak hasiko ditu

Nerea Uranga 2023ko ira. 17a, 09:00

Capoeirako saio bat.

Haurrentzako nahiz helduentzako capoeira saioak antolatu dituzte. Iraurgi ikastetxean egiten dituzte saioak, Betharramdarretan.

Ikasturte berrian ere capoeira saioak eskainiko ditu Senzala Capoeira elkarteak Azpeitian. Iraurgi ikastetxean izango dira capoeira saioak, Betharramdarretako eraikinean.

Astelehenetan, 18:15etik 19:00etara artean, HH5etik LH2ra arteko haurrentzako saioak emango dituzte, eta 19:00etatik 20:30era capoeiran hasiberriak diren helduentzakoak izango dira. Asteazkenetan, berriz, 18:15etik 19:00etara LH3 mailatik DBH2 mailara artekoekin egingo dituzte capoeira saioak, eta 19:00etatik 20:30era maila guztietako helduekin.

Izena emateko edota informazioa eskatzeko 625 77 22 95 edota 637 55 29 48 telefono zenbakietara deitu behar da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide