Azken txanpan da Bertan merkatarien elkartearen Stock Azoka

Unax LarraƱaga 2023ko ira. 16a, 17:30

Jende andana animatu zen atzo, ostirala, Bertan merkatarien elkarteak antolatutako Stock Azokatik buelta bat ematera. Gaur, 20:00etara arte izango da zabalik. Azokaren azken orduak girotzeko, zumba erakustaldi ibiltaria egingo dute, 18:00etatik aurrera.

Jende ugari bildu zuen atzo arratsaldean Bertan merkatarien elkarteak antolatutako Stock Azokak Alde Zaharrean. Gaur goizaldean 10:00etatik 14:00etara izan dira zabalik herriko dendarien postuak, eta, arratsaldeko ordutegiari dagokionez, 16:00etatik 20:00etara izango da zabalik azoka.

Ekintza ugari antolatu ditu Bertanek kaleak girotzeko asmoz. Haurrentzako tailerrak, dinamizazio ekintzak, musika, eta Berti maskota izan dira atzo eta gaur bitartean herriko kaleetan.

Azokaren azken txanpa girotzeko, zumba erakustaldi ibiltaria egingo dute, 18:00etatik aurrera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide