Baltasar Iglesias, Azpeitiko danborradaren sortzaileetako bat, hil da

Unax LarraƱaga 2023ko ira. 17a, 13:45

Azpeitiko danborrada 1957an.

Atzo zendu zen donostiarra, 95 urterekin. Cecilio Arabaolaza apaizkidearekin batera antolatu zuen Iglesiasek Azpeitiko umeen lehen danborrada, 1957an.

Baltasar Iglesias, Azpeitiko danborradaren sortzaileetako bat, atzo hil zen, 95 urterekin. Donostiarra zen Iglesias, eta Cecilio Arabaolaza apaizkide eta herrikidearekin batera, Azpeitiko kaleetan egin zen aurreneko danborradaren sustatzailea izan zen.

Azpeitiko Parrokian egiten zuten lan bi apaizek, bereziki gazteekin, Oargi erakundean. Donostiarrak eta danborradazaleak, Azpeitian parrokiako zaindari Soreasuko Sebastianen omenez urtarrilaren 20a jaieguna izaten zela baliatuta, Oargiko gazteekin danborrada antolatzea otu zitzaien Iglesiasi eta Arabaolazari. Pentsatu, antolatu eta egin: 1957ko urtarrilaren 19an, San Sebastian bezperako iluntzean, ibili ziren Oargikoak eta bi apaizak kalez kale Sarriegiren doinuak danbor hotsez joaz, Bandak lagunduta.

Iglesiasen eta Arabaolazaren ekimenak arrakasta berehalakoa izan zuen. 1959an hasi ziren helduen danborrada ere egiten, eta urteen poderioz hazten eta indartzen joan zen sansebastianetako danborrada.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide