Ordezko zenbakien txanda irekita, tonbolan zozkatutako hiru sarietatik bi daude banatzeko

Erredakzioa 2023ko ira. 18a, 10:10

Uztarriaren tonbola, joan den San Inazio bezperako arratsaldean. (Aritz Mutiozabal)

Joan den zapatutik irailaren 30a arte dute saria jasotzeko aukera Softekinen ordenagailu eramangarriaren eta Eroski Bidaiaken asteburuko egonaldiaren ordezko zenbakien jabeek. Tonbolako gainerako sariak jasotzeko epea ostiralean amaitu zen.

Saritutako lehen zenbakien jabeen txanda amaituta, Uztarriaren festetako tonbolan zozkatutako hiru sari potoloen ordezko zenbakiak dituztenena martxan da.

Hiru sari zozkatu zituen Uztarriak abuztuaren 1ean, tonbola ixtearekin bat: ordenagailu eramangarri bat eta bi asteburu pasa. Lehen zenbakien jabeek abuztuaren 28tik irailaren 15era arteko epea izan dute beren sariak jasotzeko, baina saridun bakarra agertu da joan den ostiralean amaitu zen epe horretan: Halcon Bidaiakek emandako asteburuko egonaldiarena –zerrendako bigarren saria–, 12773 zenbakiaren jabea.

Horrenbestez, beste bi sariak ordezko zenbakiak dituztenek eska ditzakete dagoeneko, irailaren 30a bitartean. Hauek dira banatzeko dauden bi sariak eta bakoitzari dagozkion ordezko zenbakiak:

1. saria: Ordenagailu eramangarria, Softekin Informatikaren eskutik

  • Ordezko zenbakia: 05234.

3. saria: Asteburuko egonaldia, Eroski Bidaiak-en eskutik

  • Ordezko zenbakia: 07349.

Irailaren 15ean bukatu zen bestea da tonbolan egokitu baina momentua jaso gabe gelditutako sariak jasotzekoa. Abuztuaren 28tik joan den ostirala arte irekita egon da aukera hori.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide