Zozketa

Mice eta Ginger taldeen kontzerturako sarrerak zozkatuko ditu Uztarriak

Erredakzioa 2023ko ira. 18a, 11:35

Emanaldia 22:30ean hasiko da ostiralean, Sanagustin kulturgunean. Kulturaz kooperatibak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Uztarriak bazkideen artean.

Mice eta Ginger taldeek kontzertua eskainiko dute irailaren 22an, ostiralean, Sanagustin Kulturgunean. Emanaldia 22:30ean hasiko da, eta Uztarriak Kulturaz kooperatibak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean. Bazkideek osteguneko 12:00etara arte izango dute zozketan parte hartzeko aukera.

Parte hartu nahi dutenek hemen eman beharko dute izena, edota, bestela, 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NA zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 50 da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide