Jon Etxanizek Eusko Label Liga irabazi du Urdaibaiko traineruarekin

Aitziber Arzallus 2023ko ira. 18a, 11:27

Jon Etxaniz, Gorka Aranberri eta Jon Unanue 'Dukie'. (Argazkia: Aitor Arrizabalaga/Eusko Label Liga)

Duela bi asteburu Kontxa eta pasa den asteburuan liga irabazi ditu arraunlari azpeitiarrak. Telmo Deunek, ostera, ez du datorren denboraldian Euskotren Ligan aritzeko txartelik lortu; beraz, Ainhoa Segurolaren, Mirian Garagartzaren, Leire Ibarren eta Amane Jimenezen taldeak ETE ligan jarraituko du.

Jon Etxaniz arraunlari azpeitiarrak denboraldi borobila egin du Urdaibaiko traineruarekin. Duela bi asteburu Kontxako Bandera irabazi zuen, eta pasa den asteburuan Eusko Label Liga. Bermeoko taldeak hirugarren amaitu zuen atzo El Corte Ingles Banderan, baina herenegun, etxean jokatu zuten Bermeoko Ikurriñean utzi zuen erabakita liga.

Aldiz, Telmo Deunek ez du datorren denboraldian Euskotren Ligan aritzeko txartelik lortu, eta ondorioz, Ainhoa Segurola, Mirian Garagartza, Leire Ibar eta Amane Jimenez azpeitiarren taldeak ETE ligan jarraituko du. Zumaiako emakumeek atzo jokatu zuten Portugaleten (Bizkaia) traineruaren etorkizuna erabakitzeko azken estropada, eta gogoz saiatu ziren arren, ez zuten lortu helburua lortu. Play off-eko bi estropadak kontuan hartuta, bigarren gelditu ziren zumaiarrak, mailaz igotzetik zazpi segundora.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide