Jesus Mari Mujikaren hitzaldia antolatu du Baigerak ostegunerako, Urriaren 1a girotzeko

Mailo Oiarzabal 2023ko ira. 25a, 08:46

Jesus Mari Mujika. (EITB)

Gure adinean bizipozari heltzeko bideak izeneko solasaldia eskainiko du Aizarnako filoso eta editoreak hilaren 28an, Basazabalen.

Datorren igandean, urriaren 1ean, Jubilatuen eta Pentsiodunen Nazioarteko Eguna izango da, eta igandean bertan ospatuko dute beren eguna Azpeitiko jubilatuek eta pentsiodunek; besteak beste, bazkaria egingo dute Azoka Plazan, eta bazkarirako txartelak salgai dituzte Baigeran, hilaren 27a arte.

Igandeko festa eta aldarrikapen eguna girotzeko, berriz, hitzaldia antolatu du Baigerak ostegunerako, hilaren 28rako. Jesus Mari Mujika filoso eta editore aizarnarrak Gure adinean bizipozari heltzeko bideak izenburuarekin eskainiko du solasaldi hori, Basazabal jauregian, 16:30ean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide