Urriaren 14an eta 15ean izango da XIV. Zezen Beltz Asteburua

Maialen Etxaniz 2023ko ira. 18a, 17:38

2022ko Zezen Beltz asteburuko helduen entzierroa. (Zezen Beltz)

Zezen bolaztatuak, Grand Prix ikuskizuna, animalia arraza ezberdinen erakusketa, karretoiekin entzierroa eta helduen entzierroa izango dira, besteak beste, Zezen Beltz Asteburuan zehar. Urriaren 4an jarriko dituzte salgai Grand Prixerako sarrerak, eta aurrerago jakinaraziko dituzte gainerako xehetasunak. 

Zezen Beltz elkarteak gaur jakinarazi duenez, urriaren 14an eta 15ean ospatuko dute XIV. Zezen Beltz Asteburua. Ohiko ekintzak eta zenbait berrikuntza prestatu ditu elkarteak hamalaugarren ediziorako. Aurten ez da entzierro txikirik izango, baina ez dira faltako zezen bolaztatuak, Grand Prix-a eta helduen entzierroa. Txahal saiheski eta oilasko erretzea ere egingo dute. Aurten, gainera,  karretoiekin entzierroa eta "animalia arraza ezberdinen erakusketa" egingo dituzte. 

Antolatzaileek azaldu dutenez, aurrerago jakinaraziko dituzte antolatutako ekintzen inguruko xehetasunak. Dena den, aurreratu dute urriaren 4an jarriko dituztela salgai Grand Prixerako sarrerak.

Hona hemen XIV. Zezen Beltz asteburuko egitaraua: 

Urriak 14, larunbata: 

  • 11:30: Zezen bolaztatuak, zezen plazan. Sarrera hiru euro ordaindu beharko da. 
  • 17:00: Gran Prix-a zezen plazan, eta ondoren zezen bolaztuak 16 urtetik gorakoentzat. Sarrera bost euro ordaindu beharko da. 

Urriak 15, igandea: 

  • 11:00: Animalia arraza ezberdinen erakusketa, plazan. 
  • 12:00: Oilasko eta txahal saiheski erretzea, plazan.
  • 12:30: Karretoiekin entzierroa, Etxe Zuritik plazara. Ondoren, argazki jendetsua. 
  • 17:15: helduen entzierroa Artzubitik plazara eta buelta. Ondoren zezen bolaztatuak Artzubia kalean.

 

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide