Baigera jubilatuen elkarteak Pierola ardoen Navarreteko (Errioxa) bodegara irteera antolatu du urriaren 19rako. Hain zuzen, Pierolak museoa, bodega eta hotela ditu bertan, eta egun pasa antolatu du Azpeitiko jubilatuen elkarteak.
Urriaren 19an, San Martin egoitzaren atarian elkartuko dira irteetan parte hartuko duten lagunak, eta 08:00etan irtengo dira autobusez Navarretera. Behin hara iritsitakoan, bisita gidatua egingo dute, eta amaitzean hamaiketagoa izango da. Ondoren, Logroñora joango dira bazkaltzeko ordura bitarte. Eguna borobiltzeko Pierolaren FyA hotelean bazkalduko dute, eta behin sabelak beteta, Azpeitira itzuliko dira autobusean.
Izen-ematea 40 euro ordaindu beharko da, eta interesa dutenek Baigeraren bulegoan (astelehenetik ostegunera 10:30etik 12:30era) egin dezakete, baita 943 81 51 71 edo 688 628 963 telefono zenbakietara deituta ere.