Porrontxo Enduro jaitsierako txapela, Azpeitira

Maialen Etxaniz 2023ko ira. 19a, 17:13

Markel Iriarte txapelduna eta YK Riderseko kideak. (YK Riders)

YK Riders taldeko Markel Iriartek lortu zuen denborarik onena, eta hark jantzi zuen gauean egiten den sariketako txapela. Guztira, 26 partaidek osatu zituzten hiru jaitsierak, eta Azpeitiko riderrak lortu zuen markarik onena. 

Donostiako Egia auzoko Porrontxo festetan bada hitzordu berezi bat: Porrontxo Enduro izeneko proba. Mendiko bizikletekin hainbat jaitsiera egin behar izaten dute auzoan zehar, eta proba gauez egiten da. Aurten, YK Riders klubeko Markel Iriarte azpeitiarrak irabazi du lasterketa, eta herrira ekarri du txapela.

Irailaren 15ean jokatu zen Porrontxo Enduro proba, Egiako Kata tabernaren aurreko plazatik. Han egin zuten dortsal banaketa 20:30ean eta 22:30ean ekin zioten probari. Guztira, 26 lagunek eman zuten izena sariketan, eta horiek guztiek hiru jaitsiera osatu behar izan zituzten. Iriartek 00:04:39ko denboran osatu zituen hiru jaitsierak, eta hark lortu zuen markarik onena. YK Riderseko kide ugari joan zen sariketa ikustera, eta azaldu dutenez, "giro paregabea" izan zen. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide