'Ruby, aventuras de una kraken adolescente' eta 'El viaje de Harold' filmak botako dituzte asteburuan

Aitziber Arzallus 2023ko ira. 20a, 09:00

'El viaje de Harlod' filma.

Haurrentzako Ruby, aventuras de una kraken adolescente filma igandean 16:30ean emango dute, eta El viaje de Harold filma, igandean 19:30ean eta astelehenean 21:00etan. Hiru emanaldietarako sarrerak dagoeneko eskuragai daude Kulturaz.eus webgunean.

Asteburuan bi film botako dituzte Soreasu antzokian: igandean, 16:30ean, haurrentzako Ruby, aventuras de una kraken adolescente filma; eta igandean, 19:30ean, eta astelehenean, 21:00etan, helduentzako El viaje de Harold filma, hain zuzen. Hiru emanaldietarako sarrerak dagoeneko eskuragai daude Kulturaz kooperatibaren webgunean.

Ruby, aventuras de una kraken adolescente animaziozko lanak Ruby Gillman 16 urteko gaztetxoaren abenturak ditu ardatz, eta honela dio sinopsiak: "Ruby Gillmanek Oceanside High institutuko ikaskideekin bat egin nahi du. Matematikarekin laguntzen dio bere lagun bati, baina berak fraktalekin duen trebetasunagatik bakarrik miresten du. Ezin da hondartzan neska eta mutil herrikoiekin elkartu, gehiegizko babesa duen amak erabat debekatuta duelako uretan sartzea. Baina azkenean bere amaren debeku nagusia hausten denean, Ruby ohartzen da Kraken errege gerlari handietatik jaisten dela eta bere amona zorrotzaren tronua heredatzeko prest dela, Zazpi Itsasoetako Erregina Gerlaria".

Hettie Macdonald estatubatuarrak zuzendutako El viaje de Harold filmaren sinospsiak, berriz, honela dio: "Goiz batean, Harold Fry etxetik irteten da postontzira gutun bat botatzeko. Erretiroa hartu berritan, Haroldek aspaldiko lagun eta lankide baten gutunari erantzun dio. Hogei urteko isilunearen ondoren, hiltzear dagoen ospitale batean dagoela jakinarazi dio. Harold gutuna bidaltzera doanean, bat-bateko bulkada batek mezua bere hartzaileari eramatera behartzen du, herrialdeko mutur batetik besterako bidaia inprobisatu batean".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide