Garmendigain eta Loiola Sanjuandegi atzetik lotzen dituen errepidean neurri berriak ezartzen hasi da udala, eta lehen neurria martxan da dagoeneko: lurreko konkorrak edo badenak kendu, eta radarra jarri dute; abiadura murrizteko neurgailu berriari jaramon eginez, gehienez 30 kilometro orduko abiaduran joan daitezke ibilgailuak.
1.200 metroko eremu horretarako "epe motzean neurri gehiago hartzea" aurreikusten duela aurreratu du udalak, "bizilagunekin bizikidetza hobetzea eta segurtasuna bermatzea" helburu hartuta; "suhiltzaileek, adibidez, gas bonbonekin arazoak izan dituzte orain arte zeuden koskekin", azaldu du erakundeak. "Aurrez ere hainbat neurri" hartu izan dituztela azaldu du udalakk errepide horrek eragindako arazoak zuzentzeko, baina oraingoan konponbidea iraunkorragoa izatea nahi dute.