Frankismoak errepresaliatutako emakumeen memoria berreskuratuz

Mailo Oiarzabal 2023ko ira. 21a, 15:55

Atzoko hitzaldiaren une bat. (Azpeitiko Udala)

Aranzadiko Jone Zuloagak Emakumeen aurkako errepresio frankista gerra garaian eta gerra ostean (1936-1945) hitzaldia eskaini zuen atzo Basazabalen, Oroimen Historikoaren Astearen barruan. Bihar, Eusko Gudarostearen Loiolako oroimen gunean itxiko dituzte aste honetako ekintzak.

Astelehenean Patxi Ibarzabalen hitzaldiarekin hasi zen Oroimen Historikoaren Astearen barruko bigarren hitzaldia atzo eskaini zuten Basazabalen.

Frankismoak gerra garaian zein gerraosteko urteetan errepresaliatu zituen hainbat euskal emakumeren memoria berreskuratu eta azaleratu du Jone Zuloaga Aranzadiko historialari azkoitiarrak bere ikerketa lanarekin, eta emakume horietaz eta pairatu zuten errepresioaz hitz egin zuen atzo Basazabal jauregian, Emakumeen aurkako errepresio frankista gerra garaian eta gerra ostean (1936-1945) hitzaldian.

Bihar, Loiolan

Azpeitiko Udalak eta Aranzadi zientzia elkarteak antolatu duten Oroimen Historikoaren Asteko azken hitzordua bihar arratsaldean izango da Loiolan.

19:00etan hasita, Eusko Gudarosteak Loiolan duen oroimen gunera bisita gidatua egingo dute, Javi Buces Aranzadiko historialariak gidatuta.

Jone Zuloaga, Basazabalen. (Azpeitiko Udala)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide