Joan den urtean bezala, aurten ere Azpeitiko plazara iritsi da Jarri zure bizikleta puntuan Mugirekin! kanpaina, eta batek baino gehiagok baliatu du aukera.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak Europako Mugikortasuaren Astearen barruan sustatutako kanpaina hori herriz herri dabil, garraioko Mugi txartela duten herritarrei beren bizikleten armazoiak berriskusteko eta behar izanez gero doitzeko doako zerbitzua eskainiz. Azpeitiaren txanda izan da gaur. 16:00etan ireki dute plazan bizikletentzako tailer ibiltaria, eta 20:00etan itxiko dute.