Itaiaren indarkeria matxistaren aurkako asanbladak ikasturte hasierako bilera egingo du gaur

Maialen Etxaniz 2023ko ira. 22a, 09:01

18:30ean hasita egingo dute batzarra, Azoka Plazako aretoan. Irekia izango da, eta orain arteko tresnen inguruko balorazioa izango dute hizpide, besteak beste.

Itaiak iaz jarri zuen martxan indarkeria matxistaren aurkako asanblada, eta ikasturte berriko erronkei heltzeko, ikasturte hasierako batzar irekia egingo du emakumeen antolakundeak. Gaur, ostiralez, izango da bilkura, Azoka Plazako areto nagusian, 18:30ean hasita.  

"Hasi berri den ikasturte politiko honetan ere, indarkeria matxistari aurre egiteko antolatzearen eta bitarteko berriak garatzen joatearen beharra azpimarratu nahi genuke. Izan ere, indarkeria matxista kasuek ez dute etenik, eta hori guztiz normalizatuta dago. Horrez gain, gaur egun indarkeria mota hori forma desberdinak hartzen ari da", adierazi du Itaiak. Hori dela eta, "beharrezko" ikusten dute tresnak sortzea eta dituztenak garatzea. Horietan sakontzeko eta horien balorazioa egiteko probestuko dituzte lehen batzarrak. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide