Lagun Onakeko emakumeen talde nagusiak bihar ekingo dio denboraldiari

Aitziber Arzallus 2023ko ira. 22a, 12:56

Lagun Onakeko emakumeen talde nagusia. (Lagun Onak)

Kanpoan hasiko du 2023-2024ko sasoia Emakumeen Ohorezko Erregional Mailako taldeak. Hain zuzen ere, Lasarte-Oriako Michelin futbol zelaian jokatuko du partida Ostadar-Saiarre taldearen kontra bihar, larunbata, 15:30ean hasita.

2023-2024 denboraldiari ekiteko prest dira Lagun Onakeko emakumeen lehen taldeko kideak. Eguzkiñe Peñak gidatzen duen  Emakumeen Ohorezko Erregional Mailako taldeak bihar, larunbata, ekingo dio ligari, Ostadar-Saiarre taldearen kontra Lasarte-Oriako Michelin futbol zelaian jokatuko duen partidarekin. 15:30ean hasiko da neurketa, eta garaipenaren bila joango dira azpeitiarrak, sasoiari behar bezalako hasiera emateko intentzioarekin.

Gizonen talde nagusiak, berriz, joan den asteburuan hasi zuen liga, etxean; horrenbestez, kanpoan lehiatzea egokituko zaio oraingoan. Iban Fagoagaren mutilek Urdulizen kontra neurtu beharko dituzte indarrak bihar, 17:00etatik aurrera, Iparralde futbol zelaian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide