Auto klasikoen San Sebastian Circuit Spirit rallyak geldialdia egingo du zapatuan Urrestillan

Mailo Oiarzabal 2023ko ira. 22a, 15:04

San Sebastian Circuit Spirit-eko autoak Bieleko aparkalekuan, aurreko edizio batean. (Utzitakoa)

137 ibilgailuk parte hartuko dute Donostiatik irten eta Gipuzkoan zehar ibili ondoren Donostian bukatuko den topaketan. 12:00 aldera iritsiko dira lehen ibilgailuak Bieleren aparkalekura, eta ordubetez egongo dira han.

San Sebastian Circuit Spirit auto klasikoen rallyaren seigarren edizioa egingo dute bihar, garai bateko Donostiako Automobil Zirkuitua zena gogoan antolatutako topaketa. Donostian hasi eta bukatu, Gipuzkoako errepideetan barrena ibiliko dira goizetik iluntzera 137 ibilgailu. Donostian bukatu aurretik, hiru geldialdi egingo dituzte parte hartzaileek, eta horietako lehena Urrestillan egingo dute, Biele enpresaren aparkalekuan, hain zuzen. 12:00 aldera iritsiko dira lehen ibilgailuak Bieleren aparkalekura, eta ordubetez egongo dira han, Tolosarako bidea hartu aurretik.

1920ko hamarkadako autoak zein kirol ibilgailu modernagoak elkartuko ditu San Sebastian Circuit Spirit-ek, Euskal Herrikoak zein Frantziatik, Kataluniatik eta Espainiatik etorritakoak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide