Urriko lehen bi asteburuetan izango da Iraurgiren XIII. Garagardo Azoka

Aitziber Arzallus 2023ko ira. 22a, 16:34

Iazko Garagardo Azoka.

Ohi bezala, Azoka Plazan izango da, bost egunez: urriaren 6an, 7an, 11n, 13an eta 14an. Egunero 20:00etan zabalduko dituzte azokako ateak eta 02:00etan itxi, eta jan-edanaz gain, musikarik ere ez da faltako.

Urriko lehendabiziko bi asteburuetan izango da aurtengo Garagardo Azoka. Hamahirugarren edizioa izango da, eta, ohi bezala, Iraurgi Saskibaloiak antolatuko du, Azte Alde Zaharreko tabernarien elkartearekin eta udalarekin elkarlanean.

Azken edizioetan bezala, aurtengoan ere Azoka Plaza izango da Garagardo Azokaren egoitza, eta bost egunez zabalduko dituzte hango ateak: urriaren 6an, 7an, 11n, 13an eta 14an. Egunero ordutegi bera izango du azokak: 20:00etan irekiko dute eta 02:00etan itxi.

Jan-edanaz gain, musikarik ere ez da faltako, irekiera egunerako ez beste guztietarako musika emanaldiak iragarri baitituzte 23:00etan hasi eta azokako ateak itxi bitarterako: urriaren 7an, Kanpaxek jarriko du musika; urriaren 11an, Tintzek; urriaren 13an erromeria izango da Manex eta Erkizirekin; eta urriaren 14an, Davila DJak egingo du saioa.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide