II. Topaketa Ekologikoa, dastatzeko, ikasteko, erosteko eta gozatzeko

Mailo Oiarzabal

Eskualdeko ekoizle ekologikoek bat egin dute ostiraleroko azokakoekin gaur Azoka Plazan, eta bertako produktu ekologikoekin egindako pintxoak zein edariak dastatu ahal izan dituzte herritarrek, baita haurren sukaldaritza tailerrean prestatutakoak ere.

Giro ederrean joan da Elikaguneak eta Biolur elkarteak elkarlanean antolatutako II. Topaketa Ekologikoa. Arratsaldeko euri zaparradetatik babesteko toki aproposa aurkitu dute herritar ugarik Azoka Plazan, eta han eskaintzeko zutenarekin dastatzeko, ikasteko, erosteko eta gozatzeko tartea hartu dute.

Eskualdeko ekoizle ekologikoek bat egin dute ostiraleroko azokakoekin gaur Azoka Plazan, eta bertako produktu ekologikoekin egindako pintxoak zein edariak dastatu ahal izan dituzte herritarrek, baita haurren sukaldaritza tailerrean prestatutakoak ere. Kozinatzeari ekin ez dioten umeek eta gaztetxoentzako bestelako ekintzak ere ez dira falta izan, eta jolasean eta eskulanetan aritu dira horietako asko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide