Eusko Gudarostearen memoria berrituz amaitu dute Oroimen Historikoaren Astea

Mailo Oiarzabal 2023ko ira. 23a, 10:01

Atzoko bisita gidatuaren une bat. (Azpeitiko Loiola)

22 lagunek egin zuten bisita gidatua atzo arratsaldean Loiolan, Aranzadiko Javi Buces historialariaren eskutik.

Oroimen Historikoaren Astearen barruko azken hitzordua izan zen atzo arratsean Loiolan. Eusko Gudarostearen memoria berreskuratzeko eta aitortzeko gune bihurtu da azken urteetan Loiola, Azpeitiko Udalaren eta Atanzadi zientzia elkartearen eskutik. Atzo, memoria hori berritu zuten, Aranzadiko Javi Bucesek gidatutako bisitan.

Euri zaparradei aurre eginda, 22 herritar joan ziren Loiolara Buucesen azalpenak entzuteko eta 1936ko gerraren ikur bilakatu den Eusko Gudarostearen historiaz gehiago ezagutzeko.Bisitan parte hartu zuten herritarrak, azalpenei adi. (Azpeitiko Udala)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide