Kayet Iribarnek irabazi du 43. Inazio Deuna txirrindularitza saria

Ihintza Elustondo 2023ko ira. 23a, 18:17

Iparralde taldekoak 1:53:29 denbora behar izan du 74 kilometroko ibilbidea osatzeko. Unax Errasti sailkatu da bigarren, eta Lohann Vulliez hirugarren.

Dataz atzeratuta jokatu dute aurtengo Inazio Deunaren 43. txirrindularitza saria. Izan ere, aurreko edizioak San Inazio jaien bueltan antolatu izan dituzte, baina aurtengoa bi hilabetez atzeratu da. Dena den, normaltasunez egin dute gaurkoan lasterketa, eta Kayet Iribarne (Iparralde) izan da garailea, 1:53:29 denborarekin. Haren atzetik sailkatu da Unax Errasti (Ulma-Aloña Mendi), 1:53:46 denbora eginda, eta Lohann Vulliez (Iparralde) izan da hirugarrena, bigarren sailkatuaren denbora berarekin. Taldeka, berriz, Iparralde taldea izan da nagusi.

Lagun Onak txirrindularitza elkarteak antolatutako lasterketan bigarren urteko kadeteak eta juniorrak lehiatu dira. 15:30ean abiatu dira Ikasberri ikastolaren ataritik, eta helmuga Loiola hotelaren aurrean izan da. Guztira, 74 kilometroko ibilbidea osatu dute txirrindulariek, eta Arroagora hiru joan-etorri eginda.

Proba amaitzean, sari banaketa ekitaldia egin dute, Loiola hotelaren parean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide