Lagun Onak klubaren emakumeen lehen taldearen 30. urteurrena ospatzen ari dira

Ihintza Elustondo 2023ko ira. 23a, 18:35

Bazkaltzeko elkartu diren jokalariak eta entrenatzaileak.

Duela 30 urte sortu zuten Lagun Onak futbol klubeko emakumeen lehen taldea, eta hori ospatzeko, bazkaria egin dute talde hartako kide izan ziren eta geroago Lagun Onakera batu ziren hainbat jokalarik eta entrenatzailek. Jai giroan ospatu nahi izan dute urteotan lortutakoa.

Lagun Onak futbol klubeko emakumeen lehen taldea sortu zela 30 urte bete dira, eta hori ospatzeko, bazkaria egin dute gaur talde hartako kide izan ziren eta geroago Lagun Onakera batu ziren hainbat jokalarik eta entrenatzailek. 30 bat lagun elkartu dira, eta giro ederrean ari dira ospatzen urtemuga.

Miriam, Oihane, Aiora, Leire, Nagore, Mireia, Amagoia, Lorea, Ainhoa, Olatz, Rocio, Aitziber, Zarala, Onintza, Itziar eta Olaia. Horiek osatu zuten lehenbiziko Lagun Onaken emakumeen taldea. 30 urte igaro dira ordutik, eta hamaika izen gehitu dira zerrenda horretara. Emakumeen futbolak hainbat trabari aurre egin behar izan dio ordutik, baina gaurkoan, jai giroan ospatu nahi izan dute urteotan guztiotan lortutakoa.

Hemen irakur daiteke Uztarriak urtemugaren harira egindako erreportajea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide