Emakumeek galdu, gizonek berdindu

Ihintza Elustondo 2023ko ira. 24a, 10:00

Lagun Onakeko emakumeek atzo zelairatutako hamaikakoa. (Lagun Onak)

Lagun Onakeko emakumeen talde nagusiak 1 eta 0 galdu du sasoiko lehen neurketa, Ostadar-Saiarre taldearen kontra. Gizonek, bestalde, 0 eta 0 berdindu dute Urdulizen aurka.

Lagun Onak futbol klubeko talde nagusiek atzo, larunbata, jokatu zituzten aste honetako neurketak. Emakumeek ez zuten nahi bezala hasi denboraldia. Eguzkiñe Peñak gidatzen duen Emakumeen Ohorezko Erregional Mailako taldeak Ostadar-Saiarre taldearen kontra jokatu zuen sasoiko lehen neurketa, Lasarte-Oriako Michelin futbol zelaian, eta ezin izan zuten garaipenik eskuratu. 1 eta 0 nagusitu ziren Lasarte-Oriakoak, 18. minutuan sartu zuten golari esker, eta beraz, esku hutsik itzuli ziren etxera emakumeak.

Espainiako Hirugarren Mailako gizonek, bestalde, ligako bigarren neurketa jokatu zuten atzo. Iban Fagoagaren mutilek Urdulizen kontra neurtu zituzten indarrak, Iparralde futbol zelaian, eta berdinketarekin konformatu behar izan zuten Azpeitikoek. Izan ere, 0 eta 0 amaitu zen neurketa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide