Egun osoko festarekin ospatu dute Esklabak Zentro Sozialistaren 5. urteurrena

Ihintza Elustondo 2023ko ira. 24a, 15:17

Datorren hilean bost urte beteko ditu Esklabak Zentro Sozialistak, eta hori ospatzeko, askotariko ekintzak gauzatu dituzte Esklabetan; besteak beste, tailerrak, bazkaria, magia eta kirol ikuskizunak nahiz kontzertuak izan dira.

Bost urte beteko ditu Esklabak Zentro Sozialistak datorren urrian, eta hori ospatzeko ekitaldiak izan ziren atzo, larunbata, egun osoan zehar, Esklabetan. 11:00etan hasi zituzten lehen ekintzak; hain zuzen ere, DJ, eskalada, grafiti eta arku tiroko tailerrak izan ziren goiz osoan zehar. Ondoren, 13:00etan, Txan magoaren ikuskizuna izan zen, eta hori amaitzean, 14:30ean, bazkaria egin zuten.

16:30ean, YK Riders taldeak skate parkean eskaini zuen ikuskizunarekin, hasi zuten arratsaldeko egitaraua. Harri jasotze ikuskizuna eta kirol ikuskizuna izan ziren ondoren; 18:00etan eta 19:00etan, hurrenez hurren, eta parrillada egin zuten ondoren. Maddi Gesalaga, Lierni Osa, Asier Antxia, Mikel Prat eta Mikel Martin izan ziren harri jasotze ikuskizunean parte hartu zutenak, eta Jon Lapeira ingudean aritu zen. Eguna amaitzeko, Istilu eta Manitu taldeek kontzertuak eskaini zituzten, 21:30ean hasita.

(Argazkiak: Kontseilu Sozialista)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide