Giro ederra sortu da liburutegian, haurrentzako ingelesezko antzerki emanaldian

Ihintza Elustondo 2023ko ira. 24a, 15:35

Atzoko emanaldiko une bat. (Kids&Us)

Kids&Us-ek antolatuta, 1 eta 4 urte arteko haurrei zuzendutako Where do you live? antzezlana izan zen atzo Udal Liburutegian. Hainbat haur bertaratu ziren.

Kids&Us-ek antolatuta, ingelesezko antzerki emanaldia izan zen atzo, larunbata, Udal Liburutegian. Hain zuzen ere, 1 eta 4 urte artean dituzten haurrei zuzendutako saioa izan zen, eta hainbat haur bertaratu ziren Where do you live? izenburua duen saioa bertatik bertara ikustera. Antolatzaileek adierazi dutenez, "giro ederra" sortu zen emanaldian. "Ume asko bertaratu ziren beren gurasoek lagunduta, eta gogotsu aritu ziren antzezlanean parte hartzen, bai abestietan, baita haiei egindako galderak asmatzen ere".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide