Ibilian eta jolasean gozatu dute Xaguxatar Bideaz

Mailo Oiarzabal 2023ko ira. 25a, 08:50

Eguraldi bikainarekin osatu zuten ibilbidea Ekoetxeak antolatutako irteeran parte hartu zuten familiek.

Eguraldi bikaina lagun, Xaguxatar Bidean zehar ibilbide gidatua egin zuten atzo zenbait familiak, Ekoetxeak igande goizerako antolatutako beste saio batean.

Xaguxatar Bidea: zatoz Azpeitiko altxorrak ezagutzera! izena eman zioten atzokoari. Izan ere, ibilbideko natur inguruaz eta altxorrekin ez ezik, altxorraren bila jokoaz ere gozatu ahal zuten parte hartu zuten gaztetxoenek. Auri saguzarraren eskutik bidean ezkutatutako zatiak topatuta, mezua osatu ahal izan zuten bidearen amaieran: Zuek zarete aldaketa klimatikoari aurre egiteko gakoa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide