Euskaltzale Independentisten Topaketen aurkezpena egingo dute larunbatean Basazabalen

Maialen Etxaniz 2023ko ira. 25a, 11:54

Topaketak iragartzeko kartelak. (EHE)

Euskal Herria Euskaraz taldeak deituta, urriaren 7an eta 8an egingo dituzte topaketak Billabonan. Luken Etxabe azpeitiarrak egingo du Azpeitiko aurkezpena, 12:00etan hasita. 

Euskal Herrian Euskarazeko (EHE) kideek antolatuta, Euskaltzale Independentisten Topaketak egingo dituzte urriaren 7an eta 8an Billabonan (Gipuzkoa). Hori dela eta, jardunaldien inguruko azalpenak emateko aurkezpen bira egiten ari dira antolakundeko kideak. Azpeitian datorren larunbatean egingo dute aurkezpena, 12:00etan hasita, Basazabal jauregian. Luken Etxabe azpeitiarra antolakuntzan dabil, eta hark gidatuko du Azpeitiko aurkezpena.

Mahai inguruak, hitzaldiak, ekitaldi politikoa, manifestazioa, kirol ikuskizunak eta kontzertuak izango dira, besteak beste, Billabonan. Esaterako, Gazteok euskararen borrokan, Euskaldunon aurkako erasoak, Euskararen errepublika eta Tokiko borrokak hitzaldiak eskainiko dituzte. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide