Hainbat oroimen ekitaldi egingo dituzte aste honetan Gudari Egunaren bueltan

Maialen Etxaniz 2023ko ira. 25a, 15:20

Gudari Egunaren bueltan iaz egindako ekitaldi nagusiko irudia. (Julene Frantzesena)

Irailaren 27an, Gudari Egunean, Nuarbeko hilerrian lore eskaintza egingo dute Angel Otaegi gogoan. Ohi modura, 19:00etan egingo dute lore eskaintza. Ekitaldi nagusia, berriz, larunbatean egingo dute, Azoka Plazan.

Irailaren 27an, asteazkenean, 48 urte beteko dira Francoren erregimenak Angel Otaegi, Juan Paredes Manot Txiki eta FRAPeko Jose Luis Sanchez Bravo, Ramon Garcia Sanz eta Humberto Baena fusilatu zituela. Urteurren horren harira, aurten ere hainbat oroimen ekitaldi antolatu ditu Azpeitiko ezker abertzaleak.

Irailaren 27an, Gudari Egunean, Nuarbeko hilerrian lore eskaintza egingo dute Angel Otaegi gogoan. Ohiko modura, 19:00etan egingo dute lore eskaintza. Ekitaldi nagusia, berriz, larunbatean egingo dute, irailaren 30ean. Iaz bezala, Nuarben egin ordez Azpeitian bertan egingo dute ekitaldi nagusia, Azoka Plazan, 19:00etan hasita. 

Independentziarako indarra! lelopean egingo ditu ezker abertzaleak aurten Gudari Egunaren bueltako ekintzak, eta antolatutako ekimen guztietan parte hartzeko deia egiten diete azpeitiar guztiei.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide