Bueltan dira liburutegiko ipuin kontaketak

Maialen Etxaniz 2023ko ira. 25a, 16:20

Ipuin kontaketa bateko artxibo irudia. (Azpeitiko Udal Liburutegia)

Urriaren 2an eskainiko dute ikasturteko lehen ipuin kontaketa, LH1 eta LH2ko ikasleei zuzenduta. Eneko Etxegarai arituko da kontalari. Emanaldia entzuteko izena eman beharko da aurrez.

Urriarekin batera bueltan dira Udal Liburutegiko ipuin kontaketak, eta dagoeneko zehaztu dute hurrengo hitzordua. Datorren astelehenean, urriaren 2an, egingo dute lehen saioa, eta Eneko Etxegarai arituko da ipuin kontalari lanetan. Emanaldia Lehen Hezkuntzako 1 eta 2 mailetako ikasleei zuzenduta egongo da, eta irekia den arren, aurrez izena eman beharko da.

Gaurtik ostiralera bitarte egongo da zabalik izena emateko epea. Horretarako, 943-15 71 95 edo 688 81 55 06 telefono zenbakira deitu edo idatzi beharko da. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide