Iraileko odol ateraldia egingo dute bihar

Mailo Oiarzabal 2023ko irailaren 26a

Perez Arregitik Soreasurako pasabidean dago odol ateraldiak egiten dituzten lokalerako sarrera.

Ohiko tokian eta orduan egingo dute, Parrokiaren Soreasuko lokalean, 16:30etik 20:30era. Odola ematera joan nahi dutenek aurrez hartu behar dute txanda.

Azpeitiko odol emaileek bihar izango dute iraileko hitzordua. Ohiko tokian eta orduan egingo dute odol ateraldia, Parrokiaren Soreasuko lokalean, 16:30etik 20:30era –lokalera sarrera Perez Arregi plazatik Soreasu antzokirako pasabidean dago–.

Ohiko bihurtu denez, hil honeta odola emateko asmoa dutenek bihar goizean hartu beharko dute arratsalderako txanda, 08:30etik 13:30era 943-00 78 84 telefono zenbakira deituta.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide