Igandean eta astelehenean izango dira datozen zinema emanaldiak Soreasun

Mailo Oiarzabal 2023ko ira. 27a, 08:46

'La voz del sol' filmaren irudi bat.

Igandean, haurrentzako Una familia de superhéroes animaziozko filma (16:30) eta La voz del sol (19:00) emango dituzte, eta azken hori asteleheneko saioan ere ikusi ahal izango da (21:00). Emanaldi guztietarako sarrerak eskuragarri daude dagoeneko Kulturazen webgunean.

Larunbat iluntzean David Guapo bakarrizketariak bertan eskainiko duen saioa dela eta, igandean eta astelehenean izango da oraingoan zinemaz gozatzeko aukera Soreasu antzokian.

Igandean, haurrentzako Una familia de superhéroes animazio filma (16:30) eta La voz del sol (19:00) emango dituzte, eta azken hori asteleheneko saioan ere ikusi ahal izango da (21:00). Emanaldi guztietarako sarrerak eskuragarri daude dagoeneko Kulturaz.eus webgunean.

Rasmus A. Sivertsen zuzendutako animaziozko lana de Una familia de superhéroes, eta Hedvig neskatoa da filmaren protagonista. Honela dio sinopsiak: "Ez akrobatikoa, ez atletikoa, Hedvig baldarregia da superheroia izateko. Super Lion bere aitaren urratsak jarraitu ahal izateko, bere inguru eszeptikoa kontrakoaz konbentzitzeko erronka onartzen du".

La voz del sol, berriz, Carol Polakoff zuzendariaren drama da, Espainiako gerraostean Parisen erbesteratutako familia bat da istorioaren ardatza, eta Karra Elejalde eta Carmen Machi dira filmeko aktore nagusiak. Hau da sinopsiak kontatzen duena: "Marujak eta bere senar Manolok Espainiatik ihes egin behar izan zuten gerra zibilaren ondoren. Parisen bizi dira ordutik, baina ez dute inoiz lortu iragana eta erbestera joateko arrazoiak atzean uztea. Enbaxadore estatubatuar batentzat eta bere familiarentzat lan egiten dute: Jolis familiarentzat. Izan ere, Marujak eta Manolok beren seme Alan hazi dute ia. Aurten, Marujak bere azken uda izan daitekeela jakingo du, eta horrek bere iragana aurrez aurre jartzera eta bere jatorrira itzultzera bultzatuko du, Espainiara egingo duen bidaia batean, non Alan gizon ona izateko haziko dela ziurtatu beharko duen. Hori egitean, Manolori erronka botako diote, bere ezkontzak aspaldi lurperatu zituen sekretuengatik".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide