C1 mailarako trebatu nahi duten gazteentzat ikastaro berria prestatu dute euskaltegian

Mailo Oiarzabal 2023ko ira. 26a, 16:48

Udal Euskaltegiaren egoitza berriaren sarrerako atea, Telefonica zaharreko eraikinean. (Mailo Oiarzabal)

16 eta 18 urte artekoei zuzendutako saioak izango dira eta matrikulatzeko epea irekita dago Udal Euskaltegian.

Euskarako C1 maila ateratzeko azterketak prestatu behar dituzten 16 eta 18 urte arteko gazteei zuzendutako ikastaro berria eskainiko dute Azpeitiko Udal Euskaltegian ikasturte honetan. Matrikulatzeko epea ireki dute, eta izena eman zein ikastaroaren gaineko informazio osatua nahi dutenek Udal Euskaltegiaren egoitza berrira jo dezakete –Telefonica zaharreko eraikinaren lehen solairura, Enparan kale aldeko atetik–, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 18:00etara.

"HABEren diru laguntza bati esker, gainera, 20 euroren truke jaso daiteke prestakuntza", azaldu du udalak. Era berean, zehaztu dute "formazioa jarraitu ahal izateko adinako euskara maila" izan behar dela C1a prestatzeko ikastaro horretan izena eman ahal izateko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide