Presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen aldeko elkarretaratzea egingo dute arratsaldean

Mailo Oiarzabal 2023ko ira. 29a, 08:30

Azken ostiraleko elkarretaratzea plazan, joan den apirilean. (Sare)

Iraileko azken ostirala izanik, 19:00etan plazan egingo den kontzentrazioan parte hartzeko deia egin du Azpeitiko Sarek.

Gaur, irailaren 29a, hileko azken ostirala da, eta hilero ohi duenez, Azpeitiko Sarek presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen aldeko elkarretaratzea deitu du gaurko plazan.

Ordua ere ohikoa izango da, 19:00etan. Sarek gaurko elkarretaratzean parte hartzera deitu ditu herritarrak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide