Salgai daude 'Go!azen 10.0' ikuskizunaren Soreasuko bi emanaldietarako sarrerak

Maialen Etxaniz 2023ko ira. 27a, 11:02

Abenduaren 2an eskainiko dute ikuskizuna Soreasu antzokian, 17:00etan eta 19:00etan hasita.

Go!azen telesailak 10 urte beteko ditu aurten, eta azken urteetan bezala, denboraldi berriarekin batera ikuskizuna prestatu dute herriz herri eta aretoz areto eskaintzeko. Azpeitian ere egingo dute geldialdia, abenduaren 2an. Bi emanaldi eskainiko dituzte Soreasu antzokian, bata 17:00etan eta bestea 19:00etan. Dagoeneko eskuragarri daude sarrerak bederatzi euroan, Kulturaz.eus webgunean, eta asko saldu dira jada. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide