Datorren astean hasiko dituzte mintzapraktika saioak

Unax LarraƱaga 2023ko ira. 27a, 12:13

Duela urte batzutako mintzapraktika talde baten irudia.

Sanjuandegiko auzo lokalean edo kafearen bueltan egingo dituzte saioak, Asteazkenetan lau saio egingo dituzte, 15:45ean, 17:00etan, 18:00etan eta 19:00etan, eta ostiral goizetan beste bat, 10:30ean. Informazio gehiago eskuratu nahi dutenek 685 720 272 telefonora deitu dezakete.

Urtero legez, udako oporraldiaren ondoren, eta ikasturte berria hasita, bueltan dira mintzapraktika saioak Sanjuandegin. EGA edota C1 titluak ateratzeko praktikatu nahi dutenei, euskaraz jakinda ere hitz egiteko ohiturarik ez dutenei edo inguruan euskaldunik ez dutenei zuzenduta daude saioak.

Sanjuandegiko auzo lokalean edo tabernako terrazan, kafearen bueltan, egingo dituzte saioak. Asteazkenetan lau saio egingo dituzte, 15:45ean, 17:00etan, 18:00etan eta 19:00etan. Ostiral goizetan ere beste saio bat egingo dute, 10:30ean.

Informazio gehiago eskuratu nahi dutenek 685 720 272 telefonora deitu dezakete.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide