Ahalduntzeak egunerokoan duen eraginaz arituko dira urriaren 4an Emakumeen Txokoan

Maialen Etxaniz 2023ko ira. 27a, 16:49

Emakumeen Txokoan egindako ekintza bateko artxibo irudia. (Emakumeen Txokoa)

Pepa Bojok eskainiko du emakumeen ahalduntzea ardatz izango duen hitzaldia. Genero gaietan aditua eta psikologoa da Bojo, eta Gipuzkoako ahalduntze taldeen inguruko ikerketaren emaitzak plazaratuko ditu. 

Ahalduntzea: nola eragiten du emakumeon egunerokoan? izeneko hitzaldia eskainiko du Pepa Bojo psikologoak urriaren 4an, asteazkenez, Azpeitiko Emakumeen Txokoan. Hitzaldia irekia izango da, eta 18:30ean hasiko da. 

Bojo urte luzez aritu izan da Azpeitian Jabetze Eskoletako ahalduntze taldeak dinamizatzen, Gipuzkoako beste hainbat herritan bezalaxe. Lan horretan oinarrituta, Gipuzkoako ahalduntze taldeen inguruko ikerketaren emaitzak plazaratuko ditu urriaren 4ko hitzorduan. Besteak beste, ahalduntze taldeek emakumeengan duten eragina azalduko du solasaldian zehar. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide