Astelehenean jarriko dituzte salgai Grand Prix ikuskizunerako sarrerak

Aitziber Arzallus 2023ko ira. 29a, 12:38

Iazko Grand Prixeko une bat. (Anartz Izagirre)

Sarrera bakoitzak bost euro balioko du, eta Berdie, Jim Clark, Mendizabal, Pastorkua eta Eguzkitza tabernetan jarriko dituzte salgai; bestela, egunean bertan zezen plazako leihatilan erosteko aukera ere egongo da. Bildutako dirua Aelam elkarteari emango diote, linfangioleiomiomatosis gaitzaren ikerkerketan laguntzeko.

Urriaren 14an eta 15ean izango da hamalaugarren Zezen Beltz Asteburua. Jardueren artean, Grand Prix ikuskizuna antolatu dute, eta horretarako sarrerak astelehenean, urriak 4, jarriko dituzte salgai. Sarrera bakoitzak bost euro balioko du, eta Berdie, Jim Clark, Mendizabal, Pastorkua eta Eguzkitza tabernetan jarriko dituzte eskuragai; bestela, egunean bertan zezen plazako leihatilan erosteko aukera ere egongo da. Bildutako dirua Aelam elkarteari emango diote, linfangioleiomiomatosis gaitzaren ikerkerketan laguntzeko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide