Txisteratik magia tailerrean parte hartu nahi dutenek, oraindik badute aukera

Aitziber Arzallus 2023ko ira. 29a, 17:48

Iago Mago.

Asteartean eta asteazkenean izango dira saioak, 17:30etik eta 19:30era, Dinamoa sormen gunean, Xixka elkarteko kideen eskutik. Antolatzaileen esanetan, adin guztietako herritarrek parte har dezakete saio horietan. Beharrezkoa da aurrez izena ematea Kulturaz.eus webgunean.

Txisterak Egun Magikoen barruan, magia tailerra antolatu dute datorren astearterako eta asteazkenerako. Xixka magia elkarteko kideek gidatuko dituzte saioak, Dinamoa sormen gunean izango dira eta bi orduko iraupena izango dute, 17:30ean hasi eta 19:30era arte. Antolatzaileek azaldu dutenez, adin guztietako herritarrentzat saioak izango dira; beraz, magiaren munduan murgildu nahi duen orori tailerrean parte hartzera animatzeko deia egin diete. Leku mugatuak egongo direnez, beharrezkoa izango da aurrez izena ematea, eta Kulturaz kooperatibaren webgunean dute horretarako aukera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide