Ikusgai dago Angel Otaegi zenaren bizitzaren inguruko erakusketa

Unax LarraƱaga 2023ko ira. 30a, 10:40

Angel Otaegiren bizitza azaltzen duen erakusketa, Azoka Plazan.

Azoka Plazan egongo da ikusgai egun osoan zehar, eta 19:00etan toki horretan bertan egingo dute oroimen ekitaldia.

Irailaren 27an, asteazkenean, 48 urte bete ziren Francoren erregimenak Angel Otaegi, Juan Paredes Manot Txiki eta FRAPeko Jose Luis Sanchez Bravo, Ramon Garcia Sanz eta Humberto Baena fusilatu zituela. Urteurren horren harira, aurten ere hainbat oroimen ekitaldi antolatu ditu Azpeitiko ezker abertzaleak.

Gaur 19:00etan egingo dute ekitaldi nagusia, Azoka Plazan, eta bertan jarri dute ikusgai Angel Otaegi zenaren bizitzaren inguruko erakusketa. Egun guztian zehar egongo da ikusgai erakusketa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide