Jubilatuen eta Pentsiodunen Nazioarteko Eguna ospatzen ari dira herriko adinekoak

Ihintza Elustondo 2023ko urr. 1a, 14:57

Urriko lehen eguna da gaur, Jubilatuen eta Pentsiodunen Nazioarteko Eguna, eta Baigera elkarteak antolatuta, egun hori ospatzen ari dira hainbat herritar. Eguerdian, elkarretaratzea egin dute, eta ondoren, berriz, bazkaria izan da. 

Jubilatuen eta Pentsiodunen Nazioarteko Eguna da gaur, urriko lehen eguna, eta Baigera Azpeitiko jubilatu eta pentsiodunen elkarteko kideak egun hori ospatzen ari dira. 13:00etan, pentsio duinak aldarrikatzeko elkarretaratzea egin dute Azoka Plazaren atarian, eta 14:00etan hasita, bazkaria izan da Azoka Plazan. Hainbat lagun bertaratu da bazkaltzera, eta giro ederra sortu da. Bazkalostea girotzeko, berriz, erromeria izango dute han bertan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide