Dantzakiko ikasleek hainbat sari eskuratu dituzte Frantziako Dantza Retroen Txapelketan

Ihintza Elustondo 2023ko urr. 1a, 19:46

Frantziako Dantza Retroen Txapelketan parte hartu zuten dantzariak, atzo. (Utzitakoa)

Frantziako Dantza Retroen Txapelketa jokatu dute Senperen (Lapurdi), eta hainbat dominarekin itzuli dira handik Azpeitiko Dantzaki eskolako dantzariak.

Frantziako Dantza Retroen Txapelketa jokatu zuten atzo, larunbata, Larreko kulturgunean, Senperen (Lapurdi), eta han izan ziren Azpeitiko Dantzaki eskolako hainbat dantzari. Gainera, horietako zenbaitek sariak eskuratu zituzten txapelketan. 

14 eta 18 urte artekoen kategorian, bachatan, lehen postuan sailkatu ziren Peru Segurola eta Libe Larrañaga, eta bigarren postuan Beñat Marchan eta Nora Sanz; salsan, berriz, aurrenak izan ziren Segurola eta Maren Uria, eta bigarrenak Marchan eta Sanz. 50 eta 60 urtekoen artean, salsan eta bachatan, Xabi Larruskain eta Beatriz Isart lehenak izan ziren, eta Juan Carlos Garcia eta Ines Izagirre bigarrenak; txa-txa-txan, bestalde, bigarren sailkatu ziren Garcia eta Izagirre. 

Azaroaren 25ean, Euskal Herriko txapelketa jokatuko dute Zumarrragan (Gipuzkoa), eta han ere Dantzakiko hainbat ordezkarik parte hartuko dute. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide