Zozketa

Txisteratik jaialdiaren gala nagusirako sarrerak zozkatuko ditu Uztarriak

Erredakzioa 2023ko urr. 2a, 11:24

Zozketak bi irabazle izango ditu, eta bakoitzak museorako bi sarrera eskuratuko ditu. Parte hartu nahi dutenek osteguneko 12:00ak arte dute izena emateko aukera.

Txisteratik Egun Magikoak jaialdia egingo dute aste honetan eta, beraz, magiaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek. Txisteratik Egun Magikoak jaialdiaren baitan, gala nagusia antolatu dute igandean. Soreasu antzokian izango da magiazaleek gehien itxarondako emanaldia, 19:00etan hasita. Honako mago hauek parte hartuko dute saioan: Txinako Huang Zheng-ek, Iagomago azpeitiarrak, Kanarietako (Espainia) Hector Manchak, Elgoibarko (Gipuzkoa) Nialak eta Bilboko Peio Rivasek.

Uztarriak Kulturazek emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bere bazkideen artean. Parte hartu nahi dutenek osteguneko 12:00ak arte dute izena emateko aukera, eta horretarako, honako lotura honetan eman beharko dute izena, edota, bestela, 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NA zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 51 da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide