2024ko udal tasak eta zergak erabakiko dituzte gaurko udalbatzarrean

Nerea Uranga 2023ko urr. 3a, 09:00

Azpeitiko udaletxea.

Urriko ohiko udalbatzarra egingo dute gaur, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Besteak beste, datorren urteko udal tasak eta zergak erabakiko dituzte eta HAPOren Larrin 22HEko zatikako planaren aldaketa behin betiko onartuko dute.

Urriko osoko ohiko udal bilkura egingo du gaur Azpeitiko Udalak; 19:00etan hasiko da, udaletxeko areto nagusian.

Gaurko udalbatzarrean lantzeko eta erabakitzeko bost gai dituzte zerrendatuta. Horien artean, 2024ko udal tasen eta zergen agintaraua aldatzea proposatu eta erabakiko dute. Azpeitiko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren Larrin 22HEko zatikako plana behin betiko onartzea ere gaur bozkatuko dute udal agintariek.

Hau da gaurko udalbatzarraren gai zerrenda:

  1. Udalbatzak 2023ko irailean 19an egindako bilkuraren akta onartzea.
  2. Azpeitiko Hirigintza Antolamendurako Plan Orokorraren Larrin 22HEko zatikako planari behin betiko onarpena ematea.
  3. 2024rako udal zerga agintarauaren aldaketa onartzea.
  4. Udalaren 2022ko aurrekontuen 4. kreditu aldaketa onartzea.
  5. 2023ko ekainaren 17tik abuztuaren31 arte emandako ebazpenen berri ematea.
  6. Galdera eta erreguak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide