Domusa Teknik ISB Euskal Kopan txapeldunordea izan da

Nerea Uranga 2023ko urr. 2a, 10:55

Domusa ISBkoak Emakumeen Euskal Kopan. (Euskadiko Saskibaloi Federazioa)

Asteburuan jokatu dute 2023ko Emakumeen Euskal Kopa Domusa Teknik ISBk, Ausarta Barakaldok eta Ibaizabalek Beasaingo Antzizar kiroldegian (Gipuzkoa).

Domusa Teknik ISBk, Ausarta Barakaldok eta Ibaizabalek 2023ko Emakumeen Euskal Kopa jokatu dute asteburuan. Hiru jardunaldi jokatu dituzte koparen lehian. Ibaizabal (55-69) mendean hartuta, atzo, igandea, Barakaldoren kontra jokatu zuen Iraurgi SBko emakumeen talde nagusiak, baina ezin izan zuen kopa eskuratu, 60 eta 85 nagusitu zen Bizkaiko saskibaloi taldea.

Datorren asteburuan hasiko du Espainiako LF2 liga Domusa Teknik ISB taldeak. Urriaren 7an, zapatuan, 19:00etan, Lleidaren kontra jokatuko du Lleidako Barris Nord kiroldegian (Katalunia).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide